Eduki nagusira joan
Oharra

Eguneko menurako erreserbak 20 minututan baino es dira gordeko
Asteburuetan, posta elektronikoaren erabilera mugatua dugu aralar2004@gmail.com

Legezko oharra

34/2002 Legeak, uztailaren 11koak, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoak (IGZMEL), 10. artikuluan ezarritakoa betez, hauek dira restaurantearalar.eu webgunearen titularraren datuak:

  • Titularra: SOCIEDAD HOSTELERA EHIZTARI SL, Aralar jatetxearen izenean
  • IFK: B95323655
  • Egoitza soziala: Ibáñez de Bilbao, 16, 48001 Bilbao (Bizkaia)
  • Inskripzioa: Registro Mercantil, tomo 4452, folio 16, hoja BI-40240, inscripción 1
  • Telefonoa: 944 230 952 · 944 230 963
  • Posta elektronikoa: aralar2004@gmail.com

Edukiak

Webgune honetako edukiak fede onez eskaintzen dira. Aralar jatetxeak saiatzen da zehatzak eta eguneratuak izan daitezen, baina datu batzuk, hala nola menuak, prezioak edo ordutegiak, aurretik abisatu gabe alda daitezke; zalantzarik izanez gero, telefonoz dei diezaguzu. Webgune honetara sartzeak ez du bermatzen edukiak egokiak direnik bertara sartzen denaren helburu partikularretarako, eta sarbidea zein informazioaren erabilera sartzen denaren erantzukizun bakarrean gauzatzen dira.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetako eduki guztiak, testuak, argazkiak, logotipoa eta diseinua barne, Aralar jatetxearen edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen mende daude. Webgunera sartzeak ez dakar eskubide horien inolako uko, transmisio edo lagapenik, ez osorik ez zatika, eta ez du ematen edukiak erabiltzeko, aldatzeko, ustiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko edo jendaurrean jakinarazteko inolako eskubiderik, titularraren aldez aurreko baimen espresurik gabe. Salbuespena da edukiak ikusteko eta kopia pribatua egiteko eskubidea, betiere fede onez egiten bada, helburu komertzialik gabe eta titularren datuak aldatu gabe.

Lokaleko argazkietan ikusten diren arte-lanak beren egileenak dira. Harremanetarako orriko mapa OpenStreetMap-en datuetan oinarritzen da, ODbL lizentziarekin.

Beste webguneetarako estekak

Webgune honek hirugarrenen guneetarako estekak ditu, hala nola Instagram, Tripadvisor edo Google Maps. Aralar jatetxeak ez ditu gune horiek kontrolatzen, eta ez da beren edukien, pribatutasun- eta cookie-politiken, ez eta eskaintzen dituzten produktu edo zerbitzuen erantzule.

Eskuragarritasuna eta aldaketak

Aralar jatetxeak eskubidea du webgunerako sarbidea aldi baterako eta aurretik abisatu gabe etetzeko, mantentze-, konponketa-, eguneratze- edo hobekuntza-lanak egiteko, bai eta edukiak eta sarbide-baldintzak edonoiz aldatzeko ere.

Datuen babesa eta cookieak

Telefonoz edo posta elektronikoz ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamendua pribatutasun politikan azaltzen da, eta cookieen erabilera, cookieen politikan.

Aplikatu beharreko legeria

Webgune honi buruzko gai guztiak Espainiako legeen mende daude, eta Espainiako epaitegi eta auzitegi eskudunen jurisdikziopean jartzen dira.

Deitu erreserbatzeko Gaurko menua
Erreserbatu 944 230 952